XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN EKITALDIA (Lehengo ikastola berean). ANDEREÑOA TA GIZONA.

(Andereñoa jezarrita dago, paper batzuk aztertzen. Gizonak burua agertzen du).

GIZONA - Idoia?

(Andereñoa zutik ipintzen da).

ANDEREÑOA - Ola! Nire izena be ikasi duzu?

GIZONA - Hori da nire ofizioa, jendeari ematea, erosi dezaten: klienteen izenak eta gustuak ezagutu, gero eurekin zertaz hitz egin jakiteko.

ANDEREÑOA - Klienteen gustuak esan duzu? Horrek esan nahi du nire bizitza pribada be aztertzen ibili zarela.

GIZONA - Jakina ba!

ANDEREÑOA - Horrelakorik! (Zirikalari). Eta... niri buruz, zelako informazioa hartu duzu?

GIZONA - Hori, sekreto profesionala da.

ANDEREÑOA, GIZONA TA SEÑORITA (Atean, andra bat agertzen da. Señorita estúpida delako bat).

SEÑORITA - Buenos días.

ANDEREÑOA - Egun on. Zer nahi duzu?

SEÑORITA - Hau, kolejio bat da, ezta?